Helburua: 

Antolatutako ekitaldia baimentzea, segurtasuna eta ingurukoen ongizatea errespetatuz; horretarako legezkoak diren baldintzak jakinarazita eta betearazita.
Herritarrek, eta bereziki Bergarako bizilagunek, heren kultur, jai, kirol edota interes orokorreko ekitaldiak antolatu ahal izateko, lurzoru publikoa erabili ahal izatea eta baita Udalak dituen zenbait instalakuntza edota materialak ere.
Hemen jasotakoa ez da aplikagarri izango araudi propioa duten beste ekintzetan (hileta zibilak, terrazak, kontenedoreak, auzoetako jaiak, etab.)

Norentzat: 

Gizarte, kultura, kirol edo interes orokorreko ekitaldiak antolatzea nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Bereziki, Bergaran antolatzen diren eta Bergarakoak diren irabazi asmorik gabeko herriko talde, elkarte edo eragileak, eta hezkuntza helburua duten ikastetxeak.

Aurkezteko epea: 

Ekitaldia baino hilabete lehenago.
Materiala eskatzea baino ez denean, hamabost egun lehenago.

Helburua: 

Legeztatuta dauden ostalaritzako jardueren osagarri gisa, lurzoru publikoa terrazekin okupatzeko baimena ematea, horien baldintza eta ezaugarriak zehaztu ondoren.

Derrigorrezkoa da baimen hau eskatu aurretik kontsulta eginda izatea (“Bide publikoan terrazak lehenengo aldiz jartzeko baimena lortzeko kontsulta” prozedura).

Lizentzien iraupena hilabete natural batekokoa izango da gutxienez, eta baimendutako epealdia bukatutakoan, automatikoki bertan behera geldituko da lizentzia.

Norentzat: 

Ostalaritzako legezko jardueretako (hala nola taberna, jatetxe, kafetegi, gozotegi) pertsona fisiko edo juridikoentzat edo aipatutako jardueren antzekoa emateko baimena dutenentzat.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere terraza jarri aurretik)

Helburua: 

Legeztatuta dauden ostalaritzako jardueren osagarri gisa, lurzoru publikoan terrazak jartzeko baimenari buruzko kontsulta egitea, baita horien instalazio osagarrietarako ere (itzalkinak…).
Lehenengo aldiz terraza bat jarri aurretik, edo aldaketa nabaria ematen denean, ezinbestekoa da kontsulta hau egitea.

Norentzat: 

Ostalaritzako jarduera bat baimenduta duten pertsona fisiko edo juridikoentzat.

Aurkezteko epea: 

Edozein momentutan, baina okupazioa egin aurretik.