Memoria historikoa eta bizikidetzaren aldeko apustua egiten du Bergarako Udalak. Bizikidetza lasai eta errespetutsuan sinesten dugu, inor ezin da baztertua edota gutxietsia izan arraza, erlijio, kategoria sozial, sinesmen eta aldarri politiko edota sexualitateagatik. Eta zentzu horretan, bergarako memoria historikoa berreskuratu eta balioan jartzeko pausoak ematen ari da.
Hona hemen eman diren pausoak:
2017/07/15
2017/05/25
Bergarako Udalak eta Intxorta 1937 elkarteak hainbat proiektu amankomun egin izan dituzte iraganean: omenaldiak, 1936ko kolpe militarrarekin eta haren aurkako erresistentziarekin lotutako erakusketak... Hala, bi erakundeen arteko elkarlana sendotzeko hitzarmena sinatu zuten 2017ko maiatzaren 25ean. Horren bitartez, Bergarako Udalak babesa emango dio Intxorta 1937 elkarteari 2017 eta 2018rako aurreikusitako ekintzak gauzatu ahal izateko.


Pedro Aspe Sagasta Bergaran jaio zen eta bertan bizi izan zen 12 urte bete arte. Gaztetatik politikoki interesa agertu zuen eta talde desberdinetako kide izateaz gain, miliziano ere sartu zen. Urte luzez borrokatu ondoren, eta Frantziako errefuxiatu-eremuetan zegoela, naziek Frantzia okupatu zuten eta kontzentrazio-eremuetara eraman zuten, lan behartuak egitera. 1944 urtean hil zen. Naziek erakutsi zuten faxismoa eta totalitarismoa borrokatzen saiatu zen Pedro, pertsonen askatasuna eta azken finean, duintasunaren alde borrokatuz. Gaur egungo gizartearen oinarriak eratu zituztenetako bat da Aspe, eta oroimen historikoaren zati garrantzitsua da.
Omenaldia Pedro Aspe Sagasta: