Musika izango du ardatz uztaileko kultur eskaintzak. Hilaren lehen egunean hasi eta denetariko emanaldiak antolatu dituzte. Egitaraua ‘Kokein’ taldearen kontzertuak hasiko du larunbat honetan, Usondo parkean; itxiera, berriz, ‘Sweet Marta & Johhnny Bigstone’ taldeak emango dio uztaileko azken ostiralean, Espoloian. 

Bide beretik, nabarmendu behar da hilabete honetan ospatuko dela ‘Berumuga’ jaialdia ere. Egitarau berezi horren barruan, hilabeteko ostiral guztietan kontzertu bana antolatu dute; hain zuzen, jaialdi horretako azken kontzertuak itxiko du uztaileko udal kultur eskaintza.

Arloa: