Ostiral honetan, urtarrilak 26, Seminarixoaren inaugurazio ofiziala egingo da 19:00etan. Ateak 18:30ean irekiko dira.

Modu honetan eskertu nahi zaie kultura agertoki berri hau sortzeko parte hartu duten pertsona, elkarte, eragile eta erakundeei.

Ekitaldi xumea izango da eta eskertzez gain, Bergarako hainbat talderen emanaldiak izango dira.

Bestalde, aforo kontuengatik sarrera mugatua izango da eta aipatutako kultura, kirol eta ongizate alorretan diharduten elkarte, erakunde eta eragileek inauguraziora bertaratzeko gonbidapena jaso dute. Horiez gain, norbanakoak etorri ahal izango dira aforoa bete arte.

Dena dela, interesa duenak aukera izango du, baita ere, Udal webgunearen bitartez ekitaldia streaming bidez zuzenean ere ikusteko.

Departamento: