Udaleko Kultura Batzordeak martxan jarri du Pentekoste jaietako programaren azala egiteko lehiaketa.

Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte. Azaleko irudiak 24 x 34 zentimetroko neurria izango dute, eta formatu bertikala. Azaleko irudiak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, irudiaren kopia digitala CD informatiko batean ere aurkeztu beharko da. Teknika librea erabili ahal izango da, eta azalak ondorengo testua eraman beharko du nahitaez: PENTEKOSTE JAIAK 2018 BERGARA.

Aurkeztutako lanak orijinalak izango dira, egileak berak sortuak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu gabeak. Bergarako Udalak plagioa egon denaren zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plagioaren egileari.

Lehiaketako irabazleak 400€ko balio duten bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.

Udalak egoki ikusiz gero, aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa antolatu ahal izango du Aroztegi aretoan apirilaren 16tik 22ra bitartean. Herritarrek kartel gustukoena bozkatzeko aukera izango dute aretoan bertan. Herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute.

Azalak ez du egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzeko aldean lelo bat dutela aurkeztuko dira irudiak. Gutun azal itxi batean leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarriko dira. Era berean, gutun azal itxi horretan ondorengo dokumentua ere sinatu beharko du irudiaren egileak: Nik, (egilearen izen-abizenak) eta NAN zenbakia (zenbakia) dudanak, zin egiten dut kartel lehiaketa honetara aurkeztutako lana originala dela, eta beste lehiaketaren batera inoiz aurkeztu gabea (egilearen sinadura).

Azalak Bergarako Kultura Zerbitzuan (Udaletxea, 3. solairua) 20.570 BERGARA, (Gipuzkoa) aurkeztuko dira, apirilak 12, 13:00ak baino lehen.

Epaimahaiaz gain, herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera http://www.bergara.eus/ helbidean. Herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute. Herritarrek apirilaren 16etik apirilaren 22ra bitartean bozkatu ahal izango dute.

Departamento: