Bergarako Erdigune Historikoa Eraberritzeko Plan Bereziaren (Plan Especial Rehabilitación del Casco Histórico gaztelaniaz) berritzeak abantaila handiak ematen dizkie eremu horretako herritarrei eta bertan bizi edo negozioak jarri nahi dituztenei.

Aldaketa horrekin Udalak nahi izan du eremu horretan irisgarritasuna bermatzen laguntzea eta etxebizitza aukerak biderkatu zein lanpostuak sortzeko erraztasunak ematea.

Hala, 2003an Bergarako Erdigune Historikoa Monumentu multzo gisa katalogatu zenetik, hainbat izan dira hori kudeatzeko egindako tramite eta kudeaketak. 2009an Hiri-antolatzearen Plan Orokorra onartu zen; 2013an Erdigune Historikoa Eraberritzeko Plana; eta orain hainbat berrikuntza oso nabarmen.

Hain zuzen ere, Planaren moldaketa hauek baimentzen dituzte hainbat akzio:

-Beheko solairuari beste erabilera batzuk ematea: etxebizitza; negozio komertziala; lantokia eta etxebizitza uztartzea; eta zirkulazioa duten kale batzuetan garajea egitea.

-Bi eraikinentzat igogailu bakarra jartzea –konpartitzekoa-.

-Errekalde Parkea –estazioraino- erdigune historikoan kokatuta gelditu da orain.

Halako interbentziorik egiteko interesa duten herritarrek Udaletxera jo beharko dute beraien kasu konkretuaren aukerak eta mugak argitzera, erakin bakoitzak fitxa partikularra duelako. (Argazkian Barrenkale kalea; 3 eta 5 zenbakien artean igogailua jarrita dago Eusko Jaurlaritzak baimenduta).

Departamento: