Ostiral honetatik, maiatzak 3 ,aurrera zinema emango da Seminarixoan.

Zinema komertziala ostiral, igande eta astelehenetan emango da; ostiraletan 22:00etan, igandetan 17:30ean eta 19:30ean; eta astelehenetan 20:30ean. Horietatik bat, igandeko 17:30etakoa, haurrei zuzendua izango da. Prezioei dagokionez helduen zinemak 5 euroko prezioa izango du; eta umeenak 4 euro. Era berean, asteleheneko helduen emanaldiak 4 euroko prezioa izango du.

Film emanaldiei maiatzaren 3an emango zaie hasiera eta proiekzioak ekainaren 3ra arte egingo dira; horren ostean, udazkenean bueltan izango da zinema eskaintza.

Horrez gain orain arte Zabalotegi aretoan egiten ziren zineklub saoiak aurrerantzean Seminarixoan izango dira.

Emango den lehen filma 'Soinujolearen semea' izango da eta maiatzean zehar beste hainbat euskal ekoizpen ikusi ahal izango dira: 'Dantza', '3 de marzo' eta beste. Igande honetan 'Soinujolearen semea' filmaren zuzendaria eta Mireia Gabilondo aktorea izango dira filmaren ostean solasaldia egiteko; eta 'Dantza'-ren estreinaldia berorren arduradunak etorriko dira.

Departamento: