Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Koldo Eleizalde lehiaketak XXXV. edizioa beteko du aurten, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea.

Aurreko urteetako genero guztiak mantentzen dira: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia (azken hau, 2005ean edo lehenago jaiotakoentzat…).

Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra arte izango da.

Idatzizko lanak (ipuin idatzia, poesia, komikia, bertso idatzia…) paperean aurkeztu behar dira Bergararren Arreta Zerbitzuan; eta ikus-entzunezkoak (antzerkia, ipuin-kontatua, bertso kantatua, txisteak…) Internet bidez aurkeztu behar dira helbide honetan.

Sari-ematea Seminarixoan egingo da ekainaren 6an.

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak hemen: koldo_eleizalde_2020.pdf

Departamento: