Irailaren 26a arte jarri ahalko dira erreklamazioak.

Jarraian argitaratzen dira 2013ko ekainaren 13an emandako Dekretuaren bidez onartutako 24-B areako eta 24C.1 exekuzio unitateko B (2. atarian) eta C-1 partzeletan eraikiko diren babes publikoko erregimen tasatuko 13 etxebizitza eta dagokien garajeen zozketarako aurkeztu direnen zerrenda (onartuak eta ez onartuak bereiztuz).

Argitaratzen dira baita 24-B areako B partzelan (3. atarian) eraikiko diren 12 babes ofizialeko etxebizitza eta dagokien garajeen zozketarako aurkeztu direnen zerrenda (onartuak eta ez onartuak bereiztuz).

Araudiaren 6. artikuluaren arabera, 2013ko irailaren 26ra arte zerrenda iragarki oholean eta Udalaren internet orrian (www.bergara.eus) argitaratuko da, hala badagokio erreklamazioak jarri ahal izateko.

Departamento: