Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Koldo Eleizalde lehiaketen 36. edizioaren sari-emate ekitaldia, larunbatean, maiatzaren 29an izango da, eguerdiko 12:00etan, Seminarixoan. 474 lan jaso dira aurten. 

Osasun egoera aitzat hartuta, eta aretoan bete behar diren edukiera mugengatik, sarrera aldez aurretik jaso dutenak baino ezingo dira joan bertara. 

Dena den, saioa YouTube-n ikusi ahal izango da Bergarako udala kanalean.

Departamento: