Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza mota ematen ditu euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko:

  • Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira. Informazio gehiago: https://www.bergara.eus/eu/node/1952

  • Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza. Informazio gehiago hemen.

  • UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza. Informazio gehiago: hemen eta hemen

Dirulaguntzok 2020-2021 ikasturtean edota 2021eko udan egindako ikastaroetarako dira eta eskaerak 2021eko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako udaletxeko Erregistro Orokorrean.

Informazio gehiago: Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. E-posta: euskara@bergara.eus

Departamento: