Euskaraz aritzeko aukera egongo da berriz ere Mintzalagun egitasmoaren MintzaPoza aldaerarekin.  Euskaraz egin nahi eta inguruan aukerarik ez dutenentzat, edota mugak hautsi nahi dituztenentzat aukera paregabea. Astean behin, ordu betez praktikatu eta  gozatu lagun artean. Probatu dutenek ez diote  utzi praktikatzeari!

Jendeak dio lehen ezinezkoak iruditzen  zitzaizkion  hainbat gauza egiten dituela orain; euskaraz poteatzea, adibidez. Ezin hobea da nork  bere  buruarengan konfiantza, soltura eta  maila hobea eskuratzeko.

Berdin da euskaraz aritzeko lotsa gainetik kentzeko praktikatzen duzun, edo  ahaztutako hizkuntza freskatzeko edo beste batzuei lagunduz euskarari ekarpena egitearren...

MintzaPoza  praktikatzeko   mila arrazoi daude, denok dugu geurea. Baina gauza bat    argi dago:  MintzaPoza  praktikatzeak aktibo eta baikor sentiaraziko zaitu.

Emaitza bikainak lortu  nahi badituzu, ez galdu aukera.

Urtarrila osoan izango da Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko aukera:

Bidali mezu bat jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikora, edo deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara edo hurbildu zaitez Jardun euskara elkarteko bulegora (Errotalde jauregia z/g).

Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Has zaitez Mintzapraktikan, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!

 

 

Departamento: