Euskara jakin eta Bergarako hikan berba egitten ikasi nahi badon/badok, hona hemen ikastaro aproposa:
- Oiñarrizkuena ikasteko: 2 orduko 5 saio; 2022ko otsaillaren 15, 17, 21, 23 eta 25ian.
- Ordutegixa: arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
- Tokixa: Bergarako Udal Euskaltegixa (Barrenkalea, 33. Irizar jauregixa).
- Preziua: 15 €
- Zeinendako? Euskaraz berba egitten jakin eta Bergarako hitanua ikasteko edota praktikatzeko interesa daukan edozeiñendako.

- Eta ikastaroa bukatu ondoren, praktikatzeko, ordu eta erdiko 7 saio be egingo dittugu, hamabostian behin, ekaiñera bittartian.

Izena ematia eta matrikulia:
- Otsaillaren 9ra arte emon leike izena.
- Izena emateko, deittu Udal Euskaltegira (943-764453), bertara (Barrenkalea 33, Irizar jauregixa) joan edo euskaltegia@bergara.eus helbidera idatzi.

*Antolatzailliak: Udal Euskaltegixa eta Udaleko Euskera Zerbitzua, Jardun euskara elkartearen lankidetzarekin.

Departamento: