Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Koldo Eleizalde lehiaketen 37. edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu da. 

Lau genero edo genero-multzotako lanak aurkez litezke: Ipuin idatzia eta poesia, komikia, bertsoa, eta kontakizuna eta interpretazioa. Azkeneko horren barruan daude honako hauek: antzerkia, podcasta, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa.

Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 28ra artekoa izango da.

Grabazioak (entzunezkoak eta ikus-entzunezkoak) webgune bitartez aurkeztu behar dira. Horretarako, formulario hau bete behar da eta bertan erantsi artxiboak. Testuzko lanak webgunearen bitartez entregatu ahal izango dira edo paperean, udaletxean, Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z).

Sari-emate ekitaldia Seminarixoan egingo da ekainaren 11n, 12:00etan.

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak ere webgune berean aurki litezke helbide honetan: https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketa.

 

 

Departamento: