Azaroaren 28an batzartu da Bergarako udalbatza ohiko osoko bilkuran. Kreditu aldaketak, 2023. urteko taxien tarifak, diru-laguntzen planean sormen beka txertatzea... onartu dira. Azaroaren 25ean egindako adierazpena ere berretsi da. Halaber, energia berriztagarrien inguruko mozioa eta Euskararen Eguneko adierazpen instituzionala ere onartu dira. 

Ia 900.000 euroko kreditu aldaketa onartu da, “egungo egoerari hobe erantzuteko” Gobernuaren bozeramale Nagore Iñurrategik azaldu duenez. EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta PSE-EEren abstentzioarekin onartu da. 

Aurrekontuetan aurreikusitako diru-kopuruen beharretatik batzuk, Gorka Artola alkateak azaldu zuenez, jaitsi egiten dira momentuko beharrak atzeratu egin direlako, ezin izan direlako gauzatu, adibidez baldintzak aldatu egin direlako, esaterako. Jaitsiera egin denetako bat da Gizarte zerbitzuen kartera mapa. Mankomunitateko prozesu batzuei baldintzatuta dago, eta hori, aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren prozesu bati, eta nahi baino beranduago dabil, ez Bergaran bakarrik, Gipuzkoa mailan, baizik. 

Momentu honetan lehentasuna duten beste egiteko batzuetara bideratzen dira. “Urte bukaerara ailegatzen ari gara, partida batzuk bere osotasunean exekutatu ahal izan dira, beste batzuk errekurtso gehiago behar dituzte aurretik esleituta zituztenak baino. Aurreikusi ezin zirenetako batzuk eta ondoren sortu diren beharrak, eta gehikuntzatarako partida handienak dira, esaterako,100.000€ jolas parkeetarako, kanposantuan sortu diren lanak egiteko 148.000€, urbanizazioetarako 148.000€, Agorrosingo futbol zelairako 149.000€.

Analisia egin da.Badaude batzuk exekutatu ezin izan direnak, edo exekuzio maila baxuagoa izan dutenak, edo beharrik izan ez dutenak. Diru horiek, gaur dauden lehentasunetara bideratzen dira. Uste dut hori oso ariketa sanoa dela. Urte bukaeran beharrak berraztertu, eta dirua benetan beharra duten gauzetara bideratzea”, Alkatearen esanetan. 

Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean egindako adierazpena berretsi egin zuen udalbatzak.

Halaber, 'Energia berriztagarrien komunitatea bultzatu' izenburua duen mozioa onartu zen aldeko 9 botoekin (EH Bildu) eta 8 abstentzioekin (EAJ-PNV eta PSE-EE). 

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan 'Arnasa eta bidea zabaltzen' Udalerri euskaldunen adierazpen bateratua ere onartu zen. EH Bilduren (9) eta EAJ-PNVren (7) aldeko botoekin eta PSEren (1) abstentzioarekin. 


 


 

Departamento: