Enviado por webmaster en Lun, 2026-06-01 09:52
Bergarako Udalak 2026ko uztailaren 5ean ospatuko den San Martzial egunaren harira San Martzialgo zelaietan jarriko diren kantina eta txosnaren ustiapena esleitzeko deialdia ireki du.
Eskaerak ekainaren 16a, 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, udaleko B@Z zerbitzuan edo modu telematikoan (B@Q edo ziurtagiri elektroniko baten bidez). Zozketa bidez egingo da esleipena, ekainaren 18an, 08:30ean, Udaletxeko Kerexeta gelan.
Deialdia zabalik dago Bergarako irabazi asmorik gabeko elkarte, herri talde eta ongintzako erakundeentzat, baita udalerrian urtean zehar herritarrentzako ekintzak antolatzen dituzten eta Bergaran egoitza duten beste talde batzuentzat ere. Lehentasuna izango dute helburu kultural, kirol, hezkuntza edo ongintzakoak dituzten taldeek, betiere aurreko urtean kantina edo txosnaren adjudikazioa jaso ez badute.
Esleipenaren fidantza 375 eurokoa izango da, eta ekainaren 30a baino lehen ordaindu beharko da.
Informazio gehiago eta eskaera-inprimakia udal webgunean aurki daitezke: www.bergara.eus/deialdiak

