Lanak aurkezteko azaken eguna apirilaren 28a izango da. Herritarrek internet bidez bozka eman ahal izango dute apirilaren 30etik maiatzaren 4ra.

Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

1.    Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.

2.    Kartelek 24 x 34 zentimetroko neurria izango dute, eta formatu bertikala.

3.    Kartelak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, kartelaren kopia digitala CD informatiko batean ere aurkeztu beharko da.

4.    Teknika librea erabili ahal izango da.

5.    Kartelek ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: PENTEKOSTE JAIAK 2014 BERGARA.

6.    Lehiaketa honetara aurkeztutako lanak orijinalak izango dira, egileak berak sortuak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu gabeak. Bergarako Udalak plagioa egon denaren zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plagioaren egileari.

7.    Lehiaketako irabazleak 400€ko balio duten bonoak  eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.


8.    Udalak egoki ikusiz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatu ahal izango du.

9.    Kartelek ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzealdean lelo bat dutela aurkeztuko dira kartelak. Gutun azal itxi batean leloa kanpoan eta  egilearen datuak barruan jarriko dira. Era berean, gutun azal itxi horretan ondorengo dokumentua ere sinatu beharko du kartelaren egileak: Nik, (egilearen izen-abizenak) eta NAN zenbakia (zenbakia) dudanak, zin egiten dut kartel lehiaketa honetara aurkeztutako lana originala dela, eta beste lehiaketaren batera inoiz aurkeztu gabea (egilearen sinadura).

10.    Kartelak Bergarako Kultura Etxean (Errotalde jauregia z/g, 20.570 BERGARA, (Gipuzkoa) aurkeztuko dira, apirilak 28, 13:00ak baino lehen.

9.    Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten. Halere, herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera http://www.bergara.eus/ helbidean. Herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute. Herritarrek apirilaren 30tik maiatzaren 4era bitartean bozkatu ahal izango dute.

10.    Epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da.

11.    Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira, baldin eta erakusketarik eginez gero. Kartelen erakusketarik egin ezean, jaiak hasten direnetik kontatzen hasita hilabeteko epean jaso beharko dituzte kartelok egileek. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.

12.    Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izango du.

13.    Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.
 

(gogoan duzu iazko kartel irabazlea?)