Urtero bezala, aurten ere ireki da Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketa eta bertara lanak aurkezteko epea bukatzear dago, datorren asteazkenean, maiatzak 7, bukatzen baita.

Lehiaketara idatzizko generoak zein ahozkoak aurkez daitezke. Idatzizkoen artean ipuin idatzia eta komikia dira saritzen diren kategoriak; ahozkoen artean, berriz, bertsoa, kopla, kontaketa eta interpretazioa (antzerkia, ipuin-kontaketa,umorezko pasadizoa eta txiste-saioa sartzen dira hemen).

Gogora dezagun aurtengo deialdian telebista-elkarrizketa kategoria ere izan dela lehen aldiz, gazateei zuzendua. Hala ere atal honetarako ezin daiteke lanik aurkeztu dagoeneko, epea martxoaren 7ra arteko izan baitzen.

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak Udaleko webgunean ikus litezke helbide honetan: http://www.bergarakoeuskara.net/koldo-eleizalde-lehiaketa