Lorezainek aste honetan hasi eta datorren asteetan zehar ez ohiko lanak egingo dituzte herriko zenbait kale eta guneetan.

  1. Iparragirre kalean dagoen zuhaitz ilararen entresaka.

Landaketa berriak egiten direnean zuhaitzen arteko distantzia txikia izaten da, nagusiki, ahalik eta azkarren zuhaizti baten itxura har dezan landaketak. Urteak aurrera doazen heinean, distantzia hau txikiegia izaten da zuhaitz guztiak ondo elkar bizitzeko eta horregatik batzuk moztu behar izaten dira. Iparragirre kaleko kasuan, haritzak eta astigarrak daude. Gunea aztertu eta landaketa diseinatu zuen enpresarekin kontrastatu ostean, haritzak utzi eta astigarrak moztea egokiena dela ondorioztatu da.

  1. Arrizuri kaleko zenbait zuhaitz kentzea.

Behetik gora eskuinetara gelditzen den espaloian dauden zuhaitzak kenduko dira. Zuhaitzetatik etxeetara dagoen distantzia txikiegia denez eta espaloiak estuegiak direnez zuhaitz txorkoak edukitzeko, zuhaitzak eta zuhaitz txorkoak ezabatzea erabaki da.

  1. Errekalde lorategian, orain 20 bat urte landatutako Sequoia moztea.

Lorategiko paretetan kalteak eragiten ari da eta birlandaketa ondo ateratzeko zailtasunak aztertu ondoren, zuhaitza moztea erabaki da.

  1. Zuhaitzen birlandaketa herriko zenbait auzo eta guneetan.

Egoera txarrean dauden zuhaitzak kendu eta berriak landatuko dira:

  • Boluko igoeran 15 elorri.
  • Ibargarai kalean 3 madari.
  • Santa Ana lorategian zumar bat.
  • Munibe plazan magnolia bat.
  • Fraiskozurin platanondo bat.
  • San Martin eskolan platanondo bat.
Departamento: