Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 21ean, 12:00etan bukatuko da. Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultura edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak.

Plaza jaietan girotzen laguntzeko, San Martin Plazako txosna irailaren 15 eta 16an zabalik egongo da.

Halaber, irailaren 15ean, Feria egunean, plaza girotzeaz gain herriko hainbat harategik (Bergarako udalak adieraziko die aurrez zeintzuk diren) eurek eta Bergaran egindako odolosteak ezagutzera emateko dohain emango dizkieten odolosteak saltzea ere bada deialdiaren xedea.

San Martin feria dela eta, taloak banatzeko, Munibe Plazako txosna irailaren 15ean egongo da zabalik.

San Martin Plazako Txosna

Txosnaren esplotazioa arautuko duten baldintzak eta eskaera orria

Munibe Plazako Txosna

Txosnaren esplotazioa arautuko duten baldintzak eta eskaera orria


Departamento: