Udalak eta Irialde enpresak sinatutako Kontzertazio Hitzarmenaren bidez zubi berritik Tornillería Deba bitarteko eremua urbanizatu egingo da eta bertan pabiloiak eraikitzeko beste pauso bat eman da.

Pasan den urtean amaitu ziren Mekolaldera eremura sartzeko lanak. Zubi berria eraikita eta errepide nagusia egokituta (Euskadiko Ur agentziak zubi zaharra botatzea derrigortzen baitu), aurrerantzean, Irialde enpresa arduratuko da eremu honetako urbanizazio lanak burutzeaz. Era horretan, GI627 errepidea indrustria eremu osoarekin lotuko da, 5. sektorearekin eta 43 arearekin (Tornillería Deba eta Danobat Group dauden eremua, hain zuzen). 

Krisiaren eraginez etenda egon den proiektua

2007ko ekainean Udalak (derrigorrezko lehiketa izapidetuaren ondoren) Irialde enpresari 620.000 euroko diru-laguntza ematea ebatzi zuen udalerrian industriako enpresa-proiektu berri bat jartzeko, beti ere Hiri Antolamendurako Plan Orokorra onartzen bazen. Nahiz eta Irialdek S-5 sektorearen eta bereak ez ziren lursailak hurrenez hurren erosten joan eta nahiz eta administrazioan izapidetzeko aurkeztu bai Plan Partziala, bai eremua urbanizatzeko Jarduketa Programa, pairatutako egitura-krisi ekonomikoaren ondorioz jatorrizko proiektua etenda egon da orain arte.

Hitzarmenaren estipulazioak

Bergarako Udalak eta Irialde enpresak, lursail guztiaren jabe denez, eta biak proiektuaren sustatzaile diren einean Mekolalde eremuko hirigintza kudeaketa eta exekuzioa burutzeko hitzarmena sinatzen dute.

2007an sinatutako hitzarmen arautzailea eta, ondorioz, enpresa-proiektu berria jartzeko diru-laguntza bertan behera geratzen dira. Bestalde, Irialde enpresa eremuaren birpartzelazioa egiteko dokumentua egiteaz arduratuko eta Bergarako Plan Orokorrak eta sektoreko Plan Partzialak eremu honetarako ezarritako moduan egingo du lursail eta ondasunen ekarpena.  

Era berean, Irialde enpresak bere gain hartuko ditu urbanizazio-lanak, azpiegitura-lanak eta zerbitzu-lanak, betiere birpartzelaziotik eratorritako proportzioan.

 

Departamento: