ALKAR-ek ekintzaileentzako espazio bat eskaintzen du Bergaran

Bergaran kokatutako ALKAR Lankidetza Guneak espazio bat eskaintzen du Debagoieneko eta Bergarako ekintzaileentzat, euren negozio-ideiak garatzeko eta elkarlanerako aukera berriak sortzeko helburuarekin.

Espazio hau Bergarako UNED eraikinean dago kokatuta, eta coworking edo lankidetza ereduan oinarritutako lan-ingurunea eskaintzen die ekintzaileei. Helburua da sinergiak sustatzea, ezagutzak partekatzea, elkarrekin ikasteko aukerak eskaintzea eta harreman profesionalak sendotzea.

Enpleguaren eta ekintzailetzaren sustapenaren garrantzia nabarmendu du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak, 2023-2024 urteetan zehar, enplegu sustapenaren arloan inbertsio ezberdinak egin ditu udalerriko ekonomia eta garapen sozioekonomikoa indartzeko helburuarekin. Tokiko ekonomiaren diagnostiko eguneratua eta lan ildo estrategikoen ezarpena oinarri hartuta, hainbat ekimen eta laguntza programa jarri dira martxan, enpresa sareari, ekintzaileei eta herritarrei zuzenduta.

Enpresa sare sendo eta lehiakorra sustatzeko apustua

Udalak elkarlana bultzatu du Bergarako enpresa elkarteekin, euren jarduera ekonomikoa indartzeko laguntzen bidez.

Adimen Artifiziala eta euskara izan dira hizpide Harixakideen Topaketan

Asteazken honetan ospatu da Bergarako Miguel Altuna LHII zentroan Harixa egitasmoaren baitan antolatutako "Adimen Artifiziala eta Euskara" topaketa. Bertan, Harixa egitasmoko kide diren enpresetako hainbat langile bildu dira, adimen artifizialak euskararentzat eskaintzen dituen aukerak aztertzeko.

Bergarako gobernu taldeak legegintzaldi planaren bi herenak martxan jarri edo amaitu ditu jada

Legegintzaldia hasi zenetik bi urte pasatu diren honetan, Bergarako gobernu taldeak asteazken honetan egin du legegintzaldi erdiko balorazioa, eta balorazio positiboa plazaratu du. Gobernuaren esanetan, legegintzaldiko planaren barruan aurreikusitako neurrien bi herenak dagoeneko martxan daude edo bete egin dira.

Zabalik dago dagoeneko Agorrosin futbol zelai ondoko kirol esparru berritua

Dagoeneko erabilgarri dago Agorrosin futbol zelaiaren ondoan kokatutako kirol esparru berritua. Herritarrek aukera izango dute bertan kirol jarduerak egiteko, hala nola kirol anitzeko belar artifizialeko pistan aritzea edota oinez nahiz korrika egiteko espazioa erabiltzea.

Instalazio berriak ordutegi zabalarekin egongo dira irekita, herritar guztien erabilerarako:
• Lanegunetan: 7:00etatik 21:00etara.
• Asteburu eta jai egunetan: 8:30etik 20:30era.

San Martzialgo erromerian mahai eta aulkiak alokatzeko aukera eskainiko du Udalak

San Martzialgo erromeria ospatuko da datorren uztailaren 6an Bergaran, eta, ohi bezala, herritarrek aukera izango dute mahaiak eta aulkiak alokatzeko,

Alokairurako eskaerak ekainaren 18an eta 25ean (asteazkenak) egin ahal izango dira Seminarixoko leihatilan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa 25 eurokoa izango da (mahai bat eta zortzi aulki).

Fidantzaren inguruan, hauxe zehaztu du Udalak:

·      3 mahai arteko alokairurako: 150 euroko fidantza.

·      4 edo 5 mahai eskatuz gero: 300 euroko fidantza.

Abierto el plazo de presentación de fotografías para el Calendario Municipal de 2026

El Ayuntamiento de Bergara ya ha comenzado a elaborar el Calendario Municipal de 2026, y como cada año, serán las fotografías de las y los vecinos las que completen el calendario. Este año el tema será libre, y las y los participantes podrán reflejar en sus trabajos el motivo que deseen.

Koldo Eleizalde Literatura Sariak banatu dira, azken urteetako parte hartzerik altuenarekin

Bergarako Udalak Koldo Eleizalde literatura lehiaketaren 2025eko edizioaren sari banaketa ekitaldia ospatu du ekainaren 14an, joan den larunbatean, Seminarixoan. Aurtengo edizioan parte hartze nabarmena izan du lehiaketak: guztira 466 lan aurkeztu dira, azken urteotako kopururik altuena.

Páginas