900 bergararrek parte hartuko dute San Martinetako danborradan
Enviado por webmaster en Jue, 2025-09-04 11:05
Irailaren etorrerarekin batera, Bergarako kaleak jai giroz beteko dira San Martinak ospatzeko. Maite Usabiagak, Bergarako Udalaren izenean, prentsaurrekoan adierazi duenez, “San Martinek lagunekin eta familiarekin gozatzeko aukera ederra eskaintzen digute, eta elkarlanean antolatutako jaiak izanik, eskerrak eman nahi dizkiegu elkarte, eragile eta norbanakoei, zuek barik San Martinak ez liratekeelako posible izango.”
