Debagoieneko garraio publikoa hobetzeko aukera gal ez dezala eskatu diote eskualdeko Udalek Aldundiari
Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2024-12-10 10:00
Bergarako alkate Gorka Artolak, Debagoieneko gainontzeko alkateekin batera, dei egin dio Gipuzkoako Aldundiari autobus zerbitzuaren emakida berria lantzeko aukera galtzen ez uzteko. Azken urteetan jasotako kexa eta eskaerak ikusita, eskualdeko alkateek ondorioztatu dute garraio publikoak ez diela behar bezala erantzuten herritarren mugikortasun-premiei. Egoera horren aurrean, Debagoieneko alkateek elkarlanerako prestutasuna erakutsi dute, eskualdearen mugikortasun publikoa nabarmen hobetzeko helburuarekin.