Bergarako Udalak Landaola Saria irabazi du Oxirondo azokako ‘Elikaenea’ ekimenagatik

· Lete eta Azkargorta zinegotziek “Bergarako Elikadura Mahaiak heldu zion azoka biziberritzeko ardurari, eta eragile desberdinen konpromiso, dedikazio eta sormena” balioan jarri dituzte ekitaldian.

Bergarako Udalak IV. Landaola Saria jaso du Erakunde Publikoen sariaren atalean, Oxirondo azoka biziberritzeko asmoaren baitan ‘Elikaenea’ proiektua bultzatzeagatik. Usurbilgo Sutegi aretoan ospatutako ekitaldian, Ainhoa Lete eta Markel Azkargorta zinegotziek ‘Elikaenea’ moduko proiektu batek piztutako ilusioa eta interesa” nabarmendu dituzte beren hitzartzean.

El Ayuntamiento de Bergara creará una bolsa de trabajo para el personal auxiliar de cultura y fiestas

El Ayuntamiento de Bergara ha creado una bolsa de trabajo para necesidades temporales de contratación de trabajadores/as auxiliares de Cultura y Festejos del Departamento de Cultura, y, para ello, el plazo de inscripción se alargará hasta el 25 de marzo de forma telemática.

Erramu Zapatuak egun osoko egitaraua ekarriko du beste urte batez

Guztira, artisautza, gozogintza, barazki, kontserbak… askotariko produktuekin osatutako 140 postu izango dira.

Martxoaren 23ko Erramu Zapaturako askotariko ekimenak antolatu dituzte Bergarako Udalak eta herriko hainbat eragilek. Ohi bezala, bertso-saioa egingo da bezperan, martxoaren 22an Seminarixoan, Kopla Barik bertso-eskolak lagunduta. ‘Txinbo’k jarriko dizkie gaiak kantari ariko diren Andoni Egaña, Jone Uria, Miren Artetxe, Amets Arzallus eta Saioa Alkaiza bertsolariei.

Jardun-ek lokal berria izango du Oxirondon, Bergarako Udalarekin hitzarmena sinatu ostean

Jardun Euskara Elkarteak lokal berria izango du aurrerantzean Oxirondo azokako goiko pisuan, astelehen honetan Bergarako Udalarekin sinatu duten hitzarmenak zehazten duen bezala. Modu horretara, liburutegiko sotoa atzean utzi eta Oxirondoko lehen solairuko gune librearen ondoan kokatutako lokalera lekualdatuko dira, instalazio berriago eta modernoagoetaz gozatu ahal izateko.

Landaola Sarietara izendatu dute Bergarako Udala, Oxirondo azokan kokatuko den ‘Elikaenea’ proiektuagatik

Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei errekonozimendua egin asmoz, Landaola Federazioak IV. Landaola Sariak ospatuko ditu aste honetan. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, Bergarako Udalak izendapena jaso du Erakunde Publikoen sariaren atalean, Oxirondo azoka biziberritzeko asmoaren baitan ‘Elikaenea’ proiektua bultzatzeagatik.

Jose Mari Esparza eskertuta eta hunkituta agertu da ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’ ekitaldian

· Tafallarrak aipatu duenez, “txalupa txikia da gurea, datozen urteetan hondoratuko dena abertzale guztiak batzen ez bagara”

Jose Mari Esparza (Tafalla. 1.951) idazle eta editorea “eskertuta eta hunkituta” agertu da ostegun honetan, martxoaren 7an, Bergarako Seminarixoa aretoan ospatutako ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’ ekitaldian. Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak antolatutako sari hauek Esparza omendu nahi izan dute, bizitza osoan euskal kulturgintzaren alde egindako lanagatik.

Bergarako euskara hobetzeko ikastaroa antolatu dau udal euskaltegixak

Bergarako Udal Euskaltegixak euskalkiaren gaiñeko ikastaroa antolatu dau Aste Santu osterako.
• Ikastaroa: Bergarako euskera hobetzen
• Helburua: Berba egitterakoan egiten dittugun akatsak zuzentzen laguntzea eta euskalkixan egitteko gaittasuna areagotzea.
• Iraupena: apirilaren 9tik maiatzaren 2ra, martitzen eta eguenetan (16 ordu)
• Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (moldatu leike)
• Prezioa: 15 euro
• Izena emateko epea: martxoaren 22ra arte

El Ayuntamiento de Bergara presenta ayudas económicas conjuntas en materia social, cultural y deportiva

El Ayuntamiento de Bergara ha presentado un año más una convocatoria conjunta de subvenciones a asociaciones y agentes sin ánimo de lucro que trabajan en el ámbito social, cultural y deportivo. A través de estas ayudas, los agentes y asociaciones que trabajan en las áreas mencionadas podrán recibir ingresos importantes para su financiación anual.

El Ayuntamiento de Bergara expone el censo electoral para las elecciones

Se pone en conocimiento de los electores residentes en este municipio que el censo electoral para las elecciones al Parlamento Vasco del 21 de abril, estará expuesto en el BAZ, desde el 4 al 11 de marzo de 2024 (ambos inclusive), para que los interesados puedan examinarlo y presentar las reclamaciones que estimen oportunas.

Páginas