Haizeeengandik alerta laranja aktibatuta, Udalak zenbait neurri hartu ditu

Haizeengatik alerta laranja urriaren 9ko eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 18:00arte egongo da indarrean. Horren harira, Bergarako Udalak zenbait neurri hartuko ditu herritarren segurtasuna bermatzeko:

• Usondo parkea itxi
• Santa Ana eta Rekalde parkeetako sarreretan oharrak jarri, jendea bertan ez gelditzeko.
• Arrizuriaga parkea itxi
• Zabalotegiko frontoia itxi

Euskara praktikatzeko Berriketan egitasmoa martxan jarri da

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta 3-4 pertsonako taldeak antolatzen dira. Astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak, euskaraz berba egiteko taldeak baizik). Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan.

Eta astean behin elkartzen diren ohiko taldeez gain, beste aukera batzuk ere eskaintzen dira: irteerak (Mintzalagun Eguna, bisitak…), berbalagun ibiltariak, guraso-lagun taldeak, hika-lagun taldeak, ortu-lagunak…

'Hamelingo Txirularia' euskarazko musikala aurkeztu du Bergara Antzerki Musikalak

Bergara Antzerki Musikala (BAM!) elkarteak Grimm anaien Hamelingo Txirularia ipuin ospetsuan oinarritutako familia guztiarentzako euskarazko musikala taularatuko du.

Iñigo Casalí eta Iñaki Elizaldek 2008an egindako El Flautista de Hamelin gaztelaniazko musikalaren euskarazko bertsioa izango da. Euskarazko bertsioaren estreinaldia Azaroaren 9 eta 10ean izango da bergarako Seminarixoa aretoan. 4 saio eskainiko dira, bi egun bakoitzean 17:00 eta 19:00etan.

Convocatoria conjunta de ocupación de suelo público por parte del Ayuntamiento de Bergara (venta de bocadillos, venta de churros, instalación de mercadillo)

El Ayuntamiento de Bergara ha realizado una convocatoria conjunta de ocupación de suelo público (venta de bocadillos, venta de churros, instalación de una pequeña feria...). Último día de presentación de solicitudes: 8 de noviembre.

Ocupación de suelo público con ferias en el año 2025 (incluido diciembre de 2024)

Último día para la presentación de solicitudes: 8 de noviembre de 2024 a las 13:00 horas.

Situación de la convocatoria: Plazo para presentar solicitud abierto.

Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen Mostra aurkeztu dute Bergaran

TAUN TAUN Teatroak Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XVII. Mostra aurkeztu du. Ekimena bienala da, eta 1991n egin zen lehenengo aldiz.

Estatuko arte bizien programazioan hutsune interesgarri bat bete nahi izan du. Izan ere, Bergarakoa ikuslego heldu batentzat egiten den lehenengo antzerki mostra da. Nabarmena da jaialdiaren jarraitutasuna. Handia ez izan arren, bere ibilbidean zehar munduko herrialde ezberdinetatik iritsitako 190 artista baino gehiagok bisitatu dute.

Bergarako egoera sozioekonomikoaren aurkezpen publikoa egingo du Udalak

Bergarako Udalak azterketa sakona egin du azken hilabeteetan herriko egoera sozioekonomikoa aztertzeko. Orain, behin emaitzak lortuta, horien aurkezpen publikoa egingo du urriaren 9an, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Azterketa honen abiapuntua izan da Bergarako egoera sozioekonomikoaren 2019ko ikerketa eguneratzea. Helburua da gaur egungo egoera sozioekonomikoa ezagutzea eta etorkizunera begira aztertu beharreko alderdiak eta erronkak identifikatzea.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren 25. edizioa aurkeztu dute

Azpeitiko, Azkoitiko eta Bergarako Udalek eta Fray Joseph Echevarria Elkarteak Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren 25. edizioa aurkeztu dute astearte goizean.

Fray Joseph Echevarria Elkarteko kide Itziar Urbietaren hitzetan, askotarikoa eta gustagarria den egitaraua antolatzen ahalegindu dira. Kanpotar organista entzutetsuek eta bertakoek hartuko dute parte, beste hainbat musika tresna eta ahots taldeekin, nahiz eta beti protagonismo nagusia organoari eman. Loiolako Basilikan, eta Bergarako eta Azkoitiko parrokietan hamar kontzertu eskainiko dira urrian.

Eskualdeko erreka garbiketa egingo da urriaren 19an

Debagoiena eskualdeko errekak garbi mantentzeko asmoz, herri ezberdinetako herritar, elkarte zein eragile ezberdinek erreka garbitzeko ekimena jarri dute martxan auzolanean.

Bergarari dagokionez, urriaren 19an, 9:30etan, hiru gunetan elkartuko dira taldeak: Labegaraieta kiroldegia, Osintxu eta Seminarioko patioan. Bergararen kasuan, Udalak garbiketarako materiala jarriko du eta antolaketa lanetan lagunduko du. Antolatzaileek bizikletaz hurbiltzeko gonbidapena egiten diete herritarrei.

Páginas