Udal pilotalekuan pantaila erraldoia jarriko du Udalak, Eskuz binakako finala ikusi ahal izateko
Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2025-03-26 11:39
Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2025-03-26 11:39
Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2025-03-24 13:11
Azken egun hauetan Vic-eko eta Manresako hainbat ekoizle eta erakunde publikoetako ordezkariak izan dira Bergaran bisitan. Besteak beste, Super Coop Manresa, L’Obradora eta Manresa eta Vic-eko Udaleko ordezkariak hurbildu ziren Oxirondo Azoka eta Elikaenea proiektua gertutik ezagutzera.
Bisita hauen bidez, esperientziak partekatzeko eta elkarlan berriak aztertzeko aukera izan zuten bi herrietako eragile eta Udal ordezkariek, betiere helburu komun batekin: egungo erronkei erantzuteko gai diren azoka biziak eraikitzea, ikuspegi publiko-komunitariotik abiatuta.
Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2025-03-24 10:28
Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak jakinarazi dute datorren ostegunean, martxoaren 27an, ospatuko dela Monzon-Ganuza 2025 sariaren banaketa ekitaldia, arratsaldeko 18:30ean, Seminarixoa aretoan.
Aurtengo sariduna Amaia Zubiria musikaria da, euskal musikagintzari eta kulturari egindako ekarpen paregabeagatik. Ekitaldian, Zubiriaren ibilbidea eta lana omenduko dira, eta bertan izango dira hainbat senide, lagun eta adiskide, artista handia laguntzeko eta ospatzeko.
Enviado por Bergarako Udala en Sáb, 2025-03-22 11:34
Martxoaren 20an, haize bolada bortitzek Agorrosin igerilekuko estalpean eragindako kalteen ondorioz, kirol zentroa eta inguruko espazioak aldi baterako itxi behar izan zituen Udalak, segurtasuna bermatzeko helburuarekin.
Martxoaren 21ean, arratsaldez, espezializatutako enpresa batek teilatuan eroritako zatiak kendu ditu, solte zeudenak finkatu, eta estalpeko egitura egonkortu du. Egindako lanen ondoren, segurtasuna bermatuta dagoela baieztatu ahal izan du Udalak.
Enviado por Bergarako Udala en Vie, 2025-03-21 07:37
Haizetearen ondorioz, ostegun gauerdian Agorrosingo teilatuaren zati batek kalteak pairatu ditu. Teknikari eta adituek Agorrosingo teilatuaren egoeraren inguruan egindako balorazioaren arabera, kiroldegia eta inguruko esparrua datorren asteartera arte itxita egongo da.
Lehentasuna herritarren segurtasuna bermatzea den heinean, lanak baldintza klimatologiko onetan egin behar dira, eta ostegun eta ostiralerako aurreikuspenek ez dute lan horiek modu zuzenean egitea bermatzen.