Agorrosingo kiroldegiaren ikasturte berriak iaz baino erabiltzaile eta ikastaro gehiago izango ditu

Uda sasoia atzean utzita, eta azken egunetan eginiko Garbike Astearen ostean, Bergarako Udalak Agorrosin kiroldegiko ikasturtea abiatu du irailaren 18an. Udako balorazioa egin eta ikastaro berrien inguruko datuak eman asmoz, Udaleko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute astearte honetan kiroldegian bertan. Ordezkariek adierazi dute uda honetan erabiltzaile gehiago izan direla Agorrosinen udan zehar, eta ikasturte berrirako ere bergarar gehiagok eman dutela izena eta ikastaro gehiago izango direla.

Saio irekia: 'Nola erantzun Debagoieneko energiaren erronkari?'

Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sarean trantsizio energetikoaren bueltan lanean dihardugu, eta pasa den urtean abiatutako Eraginez Piztu estrategiaren bigarren fasea martxan jartzera goaz.

Orain arte aztertu, landu eta hausnartutako zenbait gako, eta aurrera begirako asmoak partekatzeko irailaren 21ean, saio irekia antolatu dugu Bergarako Irizar jauregian, 9:30etik 12:30era.

2024ko Udal Egutegirako argazkiak aurkezteko epea irailaren 25era arte egongo da zabalik

Urtero bezala aurten ere argitaratuko du Bergarako Udalak hurrengo urteko egutegia, herriko argazkilarien argazki ederrez hornitua. Hori dela eta, jakinarazten da, argazkiak aurkezteko epea irailaren 25era artekoa izango dela. Argazkiak aurkezteko baldintzak, berriz, honako hauek izango dira:

· Gaia: Gaia librea izango da. Edonola ere, argazkia Bergaran ateratakoa izan beharko da edo, gutxienez, Bergararekin lotutako motiboren bat agertu beharko da bertan: Bergarako herritarrak…

Lurzoru publikoa okupatzeko baimena eskatzeko epea ireki du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak abian jarri zituen bi deialdi lurzoru publikoa okupatzeko baimenak esleitzeko 2024 urteari begira. Jarraian zehaztutako jarduera ekonomikoekin okupatzeko aukera zabaldu da:
- Feriak (barrakak) instalatzeko
- Ogitartekoak, patata eta antzekoak ibilgailu batetik saltzeko

Deialdi bakoitzean epealdi batzuk zehaztu dira, eta horien artean, eskaerak aurkezteko epea (irailaren 29a) amaituta, zozketa egingo da baimenak lortzeko hurrenkera bat zehazteko.

‘Ekinola’ ekintzailetza jardunaldiak ospatuko dira hirugarren aldiz irailaren 27an

Hirugarren urtez, 'EKINola Etorkizuna zure eskuetan’ ekintzailetza jardunaldiak ospatuko dira irailaren 27an Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan. Ideia berri eta berritzaileak dituzten eta ekintzaileak diren gazteei zuzendutako jardunaldiak dira; horien bidez, autoenpleguaren inguruan sentiberatze lanketa eginez, enpresen eta ekintzaileen arteko harremana sortu, elkar ezagutza sustatu, eta negozio ideia berritzaileak partekatu eta landu nahi dira.

Páginas