Berdintasuna eta tratu onak sustatzeko Hezkidetza Programa berritzailea aurkeztu du Bergarako Udalak
Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2024-11-18 13:50
Bergarako Udalak prentsaurrekoa eskaini du astelehen goizean Hezkidetza Programa berritzaile bat aurkezteko, harreman parekideak, hezkuntza afektibo-sexuala eta tratu onak sustatzeko helburuarekin sortua. Programa hau Bergarako Udalaren III. Berdintasun Planaren barruan kokatzen da, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bermatzea eta indarkeria matxistari aurre egitea helburu duten neurriekin bat eginez.