Bi trafiko mozketa egongo dira datozen egunetan herrigunean

Herrigunean egin behar diren lan ezberdinak direla eta, datozen egunetan bi trafiko mozketa egingo dira momentu zehatz batzuetan.

Urriaren 30ean: Argiteriaren berriztatze lanak burutuko dituzte Ibargarai 56 pareko bidegurutzean, Ertzain etxearen ondoko zubian. Ondorioz GI-627 errepidetik Ibargarai kalerako sarrera itxita egongo da, goizeko 09:30etatik 11:00ak arte.

Azaroaren 2an: Antxintxika kirol froga dela eta, Ibargarai kalea trafikoari moztuta egongo da bi norabideetan eta Zurradero kalea ere bai, 15:00etatik 18:00ak arte. Taxi geltokia Ibargarai 46 parera mugituko da.

Ostiral honetan hasiko da VI. Danbaka Musika Lehiaketa

Ostiral honetan, urriak 25, hasiko da Danbaka Musika Lehiaketa, Bergarako Seminarixoa aretoan. Korda Rota (Arrasate), Ktarsia (Bergara), Sotoalde (Bergara) eta Malko (Oñati) izango dira lehen gauean joko duten taldeak, 21:30ean hasita. Lehenago, 20:00etan hasita, DJ Joe Pieman artistak girotuko du Seminarixoaren atarian egongo den chill out gunea.

Páginas