Agorrosingo igerilekua apirilaren 8an, asteartean, zabalduko da berriz
Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2025-04-07 13:09
Bergarako Udalak jakinarazi du igerilekuko teilatuaren konponketa lanak aurreikusitakoa baino azkarrago amaitu direla eta, ondorioz, igerilekua apirilaren 8an, asteartean, berriro irekiko dela ohiko ordutegiarekin.
Halaber, egun horretan bertan igeriketa ikastaro guztiak hasiko dira berriro, Igeriketa Eskola barne.







