Aste honetako kultura ekitaldiak

Beti bezala, ekitaldi ugari aste osoan zehar.

2012/11/10 Larunbata

2012/11/10 Larunbata

Erlauntzaren sekretua ipuin musikatua, Bergarako Musika Eskolako abesbatzarekin.

Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:00etan eta 19:30ean.

Sarrera: doan.

Gorlizko koralaren kontzertua.

Santa Marina parrokian, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrera: doan.

Yoga taldeak osatzeko deialdia zabaldu da berriz

Yoga ezagutzen ez duten herritarrentzako doako saio ireki bat antolatu da, azaroak 12an, 18:30etan, Agorrosin Ekintza Gunean.

Ikasturte hasieran, irailean, 5 yoga saio eskaini ziren eta horietatik, 3 talde baino ez ziren osatu. Ondoren, pixkanaka-pixkanaka jendea hurbiltzen hasi da yoga orduengatik galdezka, beraz, berriro, taldeak osatzeko deialdia zabaldu da.

  1. urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute honakoan.

Noiz?

AL-AZ, 16:00etan, 3 plaza libre daude.

El 29 de diciembre finaliza el plazo para realizar el pago de los recibos del año 2012 de las tasas Quioscos, Vados y Taxis

El plazo de pago voluntario será del 29 de octubre al 29 de diciembre.

Se pone en conocimiento de los contribuyentes, que el plazo, lugares y medios para el pago de los recibos del año 2012 de las tasas Quioscos, Vados y Taxis será del 29 de octubre al 29 de diciembre.

Los recibos domiciliados se cargarán el día 29 de diciembre de 2012 en la cuenta corriente y entidad financiera autorizadas por el contribuyente.

Kioskoak, Ibiak eta Taxiak tasen 2012ko erreziboak ordaintzeko epea abenduaren 29an bukatzen da

2012ko urriaren 29tik 2012ko abenduaren 29ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Kioskoak, Ibiak eta Taxiak tasen 2012ko erreziboak ordaintzeko epea, 2012ko urriaren 29tik 2012ko abenduaren 29ra izango dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko abenduaren 29an.

Euskal hileta-errituen berri emango duen bisita gidatuak izango dira Angiozarren azaroaren 1ean eta 3an

Bergarako Udalak Angiozarreko auzotarrekin batera prestatutako ekimena da.

Gaur egun, gutxi hitz egiten dugu Herio Andereari buruz gure artean, gure gizartean.

Herioarekin lotutako “ospakizunei” dagokienean gehienok Domu Santu Eguna besterik ez dugu ezagutu... nahiz eta pixkanaka Halloween jaia ere gure ingurura zabaltzen ari den. Azken honekin, gainera, heriotza bera ere ia haur-jolas bihurtuta.

Euskararen Egunerako egingo diren ekimenen antolaketan parte hartu!

Irizar Jauregiko aretoan egingo da bilera urriaren 30ean, arratsaldeko 6:30etan.

Dakizuen bezala, urtero, abenduaren 3an Euskaren Eguna dela eta ekitaldi ugari egiten dira Euskal Herri osoan zehar gure hizkuntza aldarrikatzeko.

Horregatik, aurtengo Euskararen Egunerako Bergaran egingo diren ekimenen antolaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 30ean, arratsaldeko 6.30etan, Irizar Jauregiko aretoan egingo den bilerara hurbiltzeko deialdia egiten dugu.


GAZTE DBH MULTIKIROLA jarri du martxan udal kirol zerbitzuak

Nerabeen artean kirol praktika sustatzeko ekimen honetan parte hartu nahi dutenek, urriaren 18tik azaroaren 2ra arte zabalik dute izen-emate epea Agorrosin Ekintza Guneko idazkaritzan.

Azken urteetan, gazteen kirol praktikak nabarmenki egin du behera nerabezaroan daudenen artean. Izan ere, kirol federatuaren bidea hartzen ez dutenek kirol praktika gutxi egiten dute normalean.

Gizarte Zerbitzuen departamentuak 1.844 espediente tramitatu zituen 2011n

Gizarte zerbitzuen departamentuko aurrekontua 2.089.377,23 €koa izan zen iaz.

Bergarako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen departamentuak 2011. urteko jarduna laburbiltzen duen txostena kaleratu du. Bertan, besteak beste, departamentuak eskainitako laguntza eta zerbitzu bakoitzaren azalpena, egindako lan eta eskainitako laguntzen aipamena eta zerbitzuaren azken urteetako bilakaeraren azalpena aurkitu daitezke.

Txostena

Páginas