Bergarako Udalaren 2014ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea urriaren 2ra luzatu da
Enviado por admin en Mar, 2013-09-17 14:29
Gaia librea izango da eta Bergarako edozein motibori buruzko argazkiak onartuko dira.
Aurreko urteetan bezala, 2014an ere, Bergarako Udalak herriko argazkilarien argazki ederrekin osatutako egutegia kaleratu nahi du.
Hasiera batean argazkiok gai jakin bati, tokiko industriari, buruzkoak izatea erabaki zen baina horretarako zailtasunak antzeman direnez, Euskara batzordeak erabaki du gaia libre uztea eta Bergarako edozein motibori buruzko argazkiak onartzea.