Erramu Zapatuan artisautza, elikagai eta bestelako postuak jartzeko eskaerak aurkezteko epea ireki da
Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2025-02-17 12:14
Erramu Zapatuan, apirilaren 12an, artisautza, elikagai eta bestelako postuak jarri nahi dutenek martxoaren 5era arte (egun hori barne) aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.
Postuak San Martin plazan, Ibargarai kalean, Seminarioko patioan eta Simon Arrieta plazan jarriko dira, 08:30etik 14:30era.
Tramitaziorako informazio osoa, oinarriak, inprimakiak, etab: https://www.bergara.eus/eu/node/20301
Amaia Zubiriak jasoko du Monzon-Ganuza 2025 saria
Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2025-02-17 11:41
Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak ekainera arteko egitaraua aurkeztu du
Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2025-02-13 08:57
Martxoa hasieran hasiko dira Barrenkale berrurbanizatzeko obrak
Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2025-02-13 08:37
Bergarako Udalak Barrenkale kalearen urbanizazio proiektuari hasiera emango dio martxoaren 3an. Lanak Zubieder enpresa esleipendunak gauzatuko ditu, 1.447.382,65 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne). Helburua da kale osoaren azpiegiturak berritu eta irisgarritasuna bermatzea, bizilagun eta merkatarien ongizatea lehenetsiz.
Bergarako Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena ospatuko da otsailaren 21ean
Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2025-02-11 19:43
Otsailaren 21ean izango da Bergarako hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia Seminarixoan, arratsaldeko 19:00etan. Maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta Bergaran Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoa aurkezteko ekimen publikoa egingo da datorren ostiralean.





