2026ko Udal Egutegirako argazkiak aurkezteko epea zabaldu du Udalak
Enviado por webmaster en Vie, 2025-09-05 09:33
Bergarako Laboratorium Museoak hamar urte beteko ditu “zientziari ateak zabaldu" zizkionetik
Enviado por webmaster en Jue, 2025-09-04 12:53
900 bergararrek parte hartuko dute San Martinetako danborradan
Enviado por webmaster en Jue, 2025-09-04 11:05
Irailaren etorrerarekin batera, Bergarako kaleak jai giroz beteko dira San Martinak ospatzeko. Maite Usabiagak, Bergarako Udalaren izenean, prentsaurrekoan adierazi duenez, “San Martinek lagunekin eta familiarekin gozatzeko aukera ederra eskaintzen digute, eta elkarlanean antolatutako jaiak izanik, eskerrak eman nahi dizkiegu elkarte, eragile eta norbanakoei, zuek barik San Martinak ez liratekeelako posible izango.”
Agorrosingo udako igerilekua astebete gehiagoz egongo da zabalik
Enviado por webmaster en Mié, 2025-09-03 16:54
Agorrosingo igerileku handiko estalkia konpontzeko enpresa iraila erdialdean adjudikatuko du Bergarako Udalak, eta irailean zehar jakingo da zehazki lanak zein egunetan hasiko diren. Hala ere, eta jakinda lanok udazken aldera hasiko direla, irailean ez da garbiketa asterik egingo. Halaber, igerilekuko erabiltzaileak dagokien momentuan abisatuko dira.
Horren ondorioz, udako igerilekua zabalik mantenduko da astebete gehiago, irailaren 8tik 14ra. Aste horretan, kanpoko igerilekuaren ordutegia berezia izango da: goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara.
Suteen Prebentzio Programan 640 etxebizitza artatu eta 81 su detektagailu berri jarri ditu Bergarako Udalak
Enviado por webmaster en Mar, 2025-09-02 09:40




