Aratusteak ospatzeko hainbat ekintza Bergaran
Enviado por admin en Vie, 2013-02-01 12:40
Otsailaren 8an eta 9an, Aratusteetako asteburuan, Bergarako Udal musika bandaren eta Bergarako orkestra sinfonikoaren kontzertua, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en emanaldia eta mozorro goatekea antolatu dira Bergaran.
Otsailak 8, ostirala
22:30etan Bergarako Udal musika bandaren eta Bergarako orkestra sinfonikoaren kontzertua (Aratusteetako kontzertuak 25 urte) gozatu ahalko dugu Bergarako Udal Pilotalekuan.
