Bergarako Udal Gobernuak Hondakinen Mahaian eramaten ari zen negoziaketarekin bukatzea erabaki du; tamalez ez gara adostasunera iritsi
Enviado por admin en Mié, 2013-09-25 14:32
Erabaki honen arrazoi nagusia mahaiaren progresiorik eza izan da.
Ezaguna denez, igaro den ekainean Hondakinen Mahaia eratu zen. Bertan parte hartu dugu Bildu eta Aralarrek, Bergara Zero Zabor taldeak, PNV eta PSE alderdiek eta Bergara Garbia plataformako kideek. Mahaiaren hasierako helburua hondakinak biltzeko sistema adostea izan zen; izan ere, alde guztiok ikusten genuen gehiago birziklatzeko beharra, eta abiapuntu komun honek animatu gintuen aurrera egitera.
