Euskarazko produktuen katalogoa eskuragarri dago Udaletxe eta Kultur Etxean
Enviado por admin en Lun, 2012-12-03 10:30
Bertan, euskarazko musika, filmak, informatika, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailuak eta jokoak eta gurasoentzako materiala aurkitu daitezke.
Azken urteetan egin den moduan, Euskarazko produktuen katalogoa argitaratu du Bergarako Udalak beste hainbat udalekin batera eta, aurten ere, Bergarako ikastetxeetan banatu da. Dena den, eskolatik jasotzen ez dutenek, Udaletxean edota Kultur Etxean ere izango dute eskuragarri.
