Bergara hobetzeko "Ideia zaparrada" lehiaketa antolatu du Udalak
Enviado por gandrinua en Lun, 2013-09-09 16:20
Krisi garaian gaude eta baliabideak urriak direla kontuan hartuta, Udalak uste du pertsonen sormenak asko lagun dezakeela egoerari aurre egiten. Hala, abian jarri du "Ideia Zaparrada Bergaran: nola edo zertan hobetu Bergara?" lehiaketa. Interesatuek urriaren 21a arte dute aukera ideiak eta proiektuak aurkezteko.
Ikurriñari omenaldian irakurritako testua
Enviado por admin en Lun, 2013-02-25 08:42
Bergarako Udal Gobernua, Hego Euskal Herriko beste hainbat udalek bezela, Espainiatik jasotako aginduari men egin beharrean aurkitzen da: Espainiako Bandera udaletxean, barruan eta kanpoan toki ikusgarri eta lehentasunezkuan jarri behar dugu. Hori egiten ez badu alkatea nahiz zinegotziak zigor gogorrak jasotzeko kinkan jarriko lirateke: lanpostu publikoetan lana egiten dugunok inhabilitazio bidez lana gal dezakegu eta, edonola ere, eremu publikotik egiten diren lan eskaintzerara sarrera galarazita izango genuke, horrezaz gain zigor ekonomikoak izango genituzke.
