Udaleko Prebentziorako Zerbitzutik Gurasoentzako hitzaldiak antolatu dira urtarril eta otsailerako.

Hitzaldi hauek 2011-2012 ikasturterako Gurasoentzako antolatu dira eta prebentziorako informazio eta formazio programaren parte dira. Programaren asmoa familiek egiten duten lan hezitzaile horri laguntza eta babesa ematea da, seme-alaben heziketarekin zerikusia duten gaien inguruko hausnarketarako guneak bultzatuz.

Ikusi hitzaldiak

Bestalde, hitzaldien antolamendu on baterako jakin nahi dugu zenbat pertsona etorriko zareten, eta etortzekotan umeak zaintzeko zerbitzurik beharko zenuten (zerbitzu hau antolatuko da gutxieneko baldintzak betetzen badira: umeen gutxieneko eta gehieneko kopuruari eta umeen adinari begiratuta); hori dela eta, horietako hitzaldi batera edo guztietara joateko interesa duzuenok izena eman beharko duzue hil honen 17rako (17a barne) eguerdiko 13:00ak baino lehen.

Horretarako honako bideak jarraitu ditzakezue:

-Telefonoz deituta honako zenbakira: 943.77.91.26

-E-mailez, honako helbidera: aloidi@bergara.eus