Egunero egongo dira zabalik, goizeko 10etatik arratsaldeko 8:30ak bitartean. Berrikuntza bezala patineteentzako aparkalekua eta aulki eta hamakak gordetzeko tokia egokitu dira.

Ekainaren 15etik aurrera bergararrek udal igerilekuetan gozatzeko aukera izango dute egunero goizeko 10etatik arratsaldeko 8:30ak arte.

Berritasunen artean aipatu patineteak aparkatzeko tokia egokitu dugula, barruko igerilekutik kanpoko igerilekura dagoen pasabidean, Ipintza futbol zelai aldera, bertan hesiak jarri ditugu patineteak aparkatzeko.

Halaber, aulkiak edota hamakak gordetzeko tokia egokitu dugu, kanpoko igerilekuko komunetan, hau da egunero atzera eta aurrera ibili gabe, bertan laga ahal izango dira. Gomendatzen dugu kandauarekin lotzea arazorik ez izateko.

Bai patinen kasuan, baita aulki edo hamakekin ere, Udal kirol zerbitzuak tokia lagatzen du, baina ez du bere gain hartzen zainketa. Hau da ez du inongo erantzunkizunik asumituko.

Bestaldetik arautegia gogorarazteko kartelak jarri dira, eta eskatzen da, sorosle eta Udal kirol zerbitzuko langileen indikazioak jarraitzea eta errespetatzea.


Arloa: