Bergarako Udalak Udaleku Irekiak antolatu ditu uztailaren 1etik 19ra, 2001-2010 urte bitartean jaiotako, Bergaran erroldatutako, haurrentzako.

Izena emateko

Izena emateko

Bertan izena eman nahi dutenek, maiatzaren 6tik 17ra izango dute aukera fitxa hau beteta Kultur Etxera eramanda edo emailez bidalita gazteria@bergara.eus helbidera; beti ere, bankuko ordainketa ziurtagiriarekin batera.

Izen-emate epea: Maiatzaren 6tik 17ra bitartean.

  • Plazak mugatuak dira: Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da. Maiatzaren 27an emango da zozketaren emaitzen berri.
  • Epez kanpo ez da eskaerarik onartuko.

Ordainketa

Transferentzia bidez egingo da kontu hauetako batean:

  • Euskadiko Kutxa (Laborala): 3035 0009 16 0090900017
  • Kutxabank: 2095 5070 71 1062071534

Kuota

Izena eman duen seme-alaba kopuruaren arabera:

  • lehenengo seme-alaba: 50€
  • bigarren seme-alaba: 45€
  • hirugarrena eta hurrengoak: dohainik

Ordainketa egiterakoan zehaztu haurraren izen abizenak eta gero udalekuak hitza jarri. Adib.: Nere Agirre Gomez - udalekuak.

Gurasoentzako bilera

Ekainaren 12an Zabalotegi aretoan bilera guraso guztientzat:

  • Arrasaldeko 18:00tan: Haur Hezkuntzan haurrak dituztenentzat
  • Arratsaleko 19:00tan: Lehen Hezkuntan haurrak dituztenentzat

Informazio guztia eskuorri honetan