Labegaraieta kiroldegiko tabernaren ustiaketa, garbiketa eta kontrola kontratatzeko deiladi publikoa.

Labegaraieta Udal kiroldegiko instalazioei erantsitako tabernaren ustiaketa eta beronen kirol esparruaren kontrola eta garbiketak kontratatzeko deialdi publikoa.
Proposamena aurkezteko epea, ekainaren 20a.

Convocatoria pública para la adjudicación, mediante procedimiento abierto, del contrato de explotación del bar anexo a las instalaciones del Polideportivo Municipal Labegaraieta, así como el control de las instalaciones de la zona deportiva y las limpiezas.
Plazo para la presentación de proposiciones, 20 de junio.

2015era begira, Bergarako frontoietako urteko erreserba egiteko epearen irekiera.

2015era begira, Bergarako frontoietako urteko erreserba egiteko epearen irekiera.

Abenduaren 14rarte, igandea, posible izango da, Agorrosingo kirol gunean, 2015erako Udal frontoietan orduak erreserbatzeko eskaera egitea. Behar den kasuetan, eskaeran bat baino gehiago dagoenean, zozketa egingo da.
Abenduaren 17an, zozketa eguna.
BERRIA, 2015ean, hainbat pilotalekuetan giltza behar denez, giltza izateko fidantza eskatuko dugu.

IZENA EMATEA.

Bergarako Udaleko kirol zerbitzuak, 3K- Kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuan GORENEKO MAILA lortu du.

Azaroaren 14an, Gasteizko Jarduera fisikoa eta kiroletako fakultatean, 2014. urteko 3K ziurtagirien banaketa burutu zen. Bertan, Bergarako Udaleko Kirol zerbitzuak, azken hiru urtetan egindako lanaren fruitua jaso zuen. Zorionak zerbitzuko langile eta arduradun guztiei!

Urriaren 26an, Kirola kalera eguna- 1.go Familia triatloia

Urriaren 26an, igandea, goizeko 11etatik aurrera, Ibargarai kalean eta Seminarioko patioan, urteko Kirola kalera azken eguna antolakuko da.

Patin jolasak, bizikleta jolasak, malabarak, akrobazia, oreka jolasak...

Goizeko 13etan 1.go Familia triatloia.

Informazioa eta izen emateak Agorrosinen
943777095

FAMILIA, FUTBOLA ETA FORMAZIOA (Hitzaldia)

FAMILIA, FUTBOLA ETA FORMAZIOA
Familiaren garrantzia kirolari gaztearen formazioan
Familiak erabateko garrantzia du gaztearen heziketan, begibistakoa den bezala. Gazte hori kirolean ari denean, familiak zein funtzio betetzen du? Zein bete behar du? Nolakoa izan behar da gurasoen jarrera bere seme-alabekin, entrenatzaileekin, bere seme-alabaren taldekideekin edota klubarekin?
Horrelako galderek gero eta gaurkotasun handiagoa dute zelaietan ikusten diren hainbat jarreren aurrean. Horiek eta beste batzuk izango dira hitzaldi honen hizpide.

Orriak