Udalak eman du jakitera Agorrosingo 2020-2021ko kirol jardueren programa.

Izena emateko epea irailaren 6ran bukatuko da. Zozketa eguna irailaren10ean izango da eta jardueren hasiera eguna irailaren 17a.

Oharra: Covid19k eragindako osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, erregelamenduan eta programan zenbait moldaketa egin behar izan dira 2020-2021 ikasturterako proposamena egiteko. Hala egin ezean, ezingo ziren bermatu higiene eta segurtasun-neurriak; besteak beste, momentuz, ez dira eskainiko Haurren Igeriketa” eta Xfit. Baina, aurrerago ikastaro berriak eskaintzeko aukera egoten bada, egingo da saiakera pandemiaren bilakaeraren arabera.

Bestalde, Agorrosin kirolguneak bi aukera berri eskainiko ditu: Multitraining Kalean, hau da, kalean, indarra, erresistentzia, abiadura etab. entrenatzea batetik; eta Entrenamendu Gidatuak bestetik, non erabiltzaileak monitore bat kontratatzen duen sesio baterako. Zerbitzu hori pertsona batentzat edo gehienez 7 laguneko talde batentzat izan daiteke (jardueraren arabera).

Ikusi hemen eskaintza guztia eta eman izena.

Arloa: