Uztailaren 1era atzeratu da Patxi Bisquert-en hitzaldia

Patxi Bisquert aktoreak auzolanerako duen proiektuaren berri emango du uztailaren 1ean 19:00etan Bergarako Irizar jauregiko Euskaldunberri aretoan.

Ombuaren itzala filma grabatu nahi du Bisquertek Euskal Herrian eta Argentinan, Pedro Mari Otaño Zizurkilgo bertsolariaren bizitzan oinarrituko den filma.

Filma grabatu ahal izateko finantzazioa lortzeko auzolana jarri du abian, eta hori aurkeztera etorriko da Bergarara. Auzolanaren erronka da 30.000 zine sarrera aurrez saltzea, 10 €-tan sarrerako.

 

Zea Mays taldeak joko du larunbatean Seminarixoan

Larunbat honetarako, abenduak 5, Bergarako Udalak programatuta zuen Erik eta Win emanaldia Seminarixoan, baina taldekide bat gaixotu dela-eta emanaldia bertan behera gelditu da.
Horren ordez Zea Mays-ek kontzertua eskainiko du Seminarixoan abenduaren 5ean 19:00etan Atera diskoa aurkezteko.
Sarrerak gaur, abenduak 2, 17:30ean jarriko dira salgai Kutxabank-en eta baita Seminarixoko leihatilan ere. Sarreren prezioa: 8€.
Era berean, bihar 18:00 – 20:00 bitartean zabalik egongo da Seminarixoko leihatila.

Kultura emanaldietako ordutegietan aldaketak egingo dira Eusko Jaurlaritzak ezarritako azken neurrietara egokituta

“Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.”

Orriak