Bergarako udaleko kultura zerbitzuak berregokitu egin ditu kultura emanaldietako ordutegiak Covid-ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak atera dituen neurri berrietara moldatzeko.
“Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.”

Hori dela-eta azaroan 7tik aurrera eta abendu bukaera arte honela gelditu dira kultura emanaldiak:
• ZINEA:
o Igandeetan:
• umeena: 16:00etan
• Helduena: 18:30ean
o Astelehenetan eta ostiraletan: 18:30ean

• ZINE KLUBA: Asteazkenetan 18:30ean.

• AZAROKO EMANALDIAK:
o Azaroak 20, Xabi Solanoren Bi kontzertua: 19:00etan.

• ABENDUKO EMANALDIAK:
o Abenduak 3, Hezurbeltzak taldearen kontzertua: 19:00etan.
o Abenduak 11, Euskal kondairak musikarekin Toti Mz. De Lezea eta Bergarako musikari laukotearen emanaldia: 19:00etan.

• BERGARAN EGITEKOAK ZIREN ETA BERTAN BEHERA GELDITUKO DIREN KULTURA EMANALDIAK:
o Bergarako Txistulari Bandaren kontzertu dantzaldia. Azaroaren 8an 13:00etan Udaletxeko pleno aretoan egiteko aurreikusia.
o Gaztetxoen dantza askatuko txapelketa. Azaroaren 15ean 12:00etan Seminarixoan egiteko aurreikusia.
o Bergarako Musika Bandaren Santa Zeziliako kontzertua. Azaroaren 22an 12:30ean Udal pilotalekuan egiteko aurreikusia.
o Bergarako Orfeoia eta Orfeoi gaztearen kontzertua. Azaroaren 27an 20:30ean Seminarixoan egiteko aurreikusia.
o Bergarako Txistulari Bandaren Santa Zeziliako kontzertua: euskal emakume konpositoreei omenaldi txiki batemanaldia. Azaroaren 29an 13:00etan Udaletxeko pleno aretoan egiteko aurreikusia.

Bihar larunbata, azaroak 7, Kukai Dantza taldearen Gauekoak emanaldiak eta ondorengo larunbatetako emanaldiek aurreikusitako ordutegia mantenduko dute.

Ordutegi aldaketa hauek direla-eta edo mugikortasun arazoak medio norbaitek erositako sarrera itzuli nahi badu, mesedez jarri harremanetan lehenbailehen Bergarako Udaleko kultura zerbitzuarekin kultura@bergara.eus helbidean edo 943 77 91 59 telefono zenbakian.

Arloa: