2021ean Aroztegi aretoan beren lanak erakutsi nahi dituzten artistek 2020ko azaroaren 30eko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beraien eskaerak. Horretarako eskaria Bergarako Udal Erregistroan aurkeztu beharko da, horretarako prestatutako ereduarekin eta pleguan eskatutako datu eta dokumentuekin osatuta. 

Erakusketei lehentasuna emango zaie, ohi denez, baina erabilera anitzeko aretoa denez, bestelako jarduerak ere jasoko ditu. 

COVID-19a dela eta Aroztegi aretoaren itxieragatik 2020. urtean aurreikusita zeuden baina egin ezin izan ez ziren erakusketek lehentasuna izango dute 2021. urtean. Hori dela-eta, artista horiek lehentasuna izango dute jasotako beste artisten proposamenen aurrean. Era berean, 2021. urtean COVIDagatik edo ezinbesteko beste arrazoiren batengatik aretoa itxi beharko balitz, programatuta egongo diren baina gauzatu ezinik geldituko diren erakusketek lehentasuna izango dute hurrengo urteko programazioan. 

 

Baldintzen plegua

Arloa: