Kale Hezitzaile programa, Udal Gizarte Zerbitzuak garatzen ari dira. Bere izaera nagusia prebentzioa da. Helburu orokorra berriz, arrisku egoeran dauden gazte eta nerabeek, baliabide, zerbitzu eta testuinguruetan era iraunkorrean parte hartzea da.

Kale hezitzaileen perfila

  • Zerbitzua bi kale hezitzaileekin emango da (bat gizona eta bestea emakumea).
  • Hezitzaile bakoitzak Administrazioko 3. Hizkuntz Eskakizuna edo baliokidea du.
  • Zerbitzuan jarduten duten langileak Gizarte Hezitzaile tituludunak dira.

Kale hezitzaileen programaren helburuak

  • Bergarako errealitate sozialaren ikerketa eta analisia egitea, batez ere, umeei, nerabeei, eta gazteei dagokienez.
  • Talde naturalak (koadrilak) aztertzea.
  • Gazte eta nerabeen arazoak entzun eta jasotzea.
  • Kalea ohiko bizi inguru duten pertsonen eta taldeen detekzioa egitea. Pertsona eta talde horiek non biltzen diren eta non jarduten diren detektatzea.
  • Arrisku egoeran egon daitezkeen gazte eta nerabeak detektatzea.
  • Arreta berezia jartzea arazo espezifiko batzuek detektatu eta horien jarraipena egiteko; hala nola, eskolan egokitu ezina, eskola porrota eta eskola goizegi uztea, gizarteratzeko prozesu ez-egokiak izatea, ea.
  • Detektatutako taldeen ezaugarrien balorazioa egitea, Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean.
  • Esku hartze guztiak aldez aurretik Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean planifikatu eta adostea.
  • Adingabe bakoitzarekin harreman pertsonalaren bidezko ekintza hezitzailea bideratzea.
  • Taldearekin (koadrila) ekintza hezitzaileak bideratzea, elkarren arteko barne eta kanpo harremanen dinamikak aldatuz.
  • Berehalako konponbidea behar duten egoeretan informazioa eta laguntza eskaintzea.
  • Dagokien kasuetan bitartekari lana egitea detektatutako talde horien eta Udalaren, ikastetxearen edo beste edozein erakunderen artean.
  • Lankidetzan aritzea gazte eta nerabeekiko lanean eskumena duten beste erakunde, entitate eta instituzioekin.
  • Gerta daitezkeen egoerei erantzutea
  • Gizarteratze prozesua egoki garatzen ari diren pertsonak normalizatutako talde eta erakundeetara bideratzea.
  • Gazteentzat baliabide eta erreferente izatea, batez ere, erreferentzia eredu egokiak ez dituztenentzat.
  • Adingabeen jokaera eta ezaugarriak behatzea, bere gaitasunak, zirkunstantziak, zailtasunak... eta aldaketak bultzatzea, heziketarako jarraibideak eskainiz eta bere gaitasun eta baliabideak sustatuz.
  • Gazteei beren motibazio eta ekimenetan laguntzea, beren espektatiba eta trebetasun sozial eta pertsonalen arabera.
  • Komunitateko kide izateak dakarren adiskidetasunaren eta solidaritatearen zentzua hobetzea, eskubide eta betebeharrak dituen hiritar ona izateko heziz.
  • Gaztearengan hobetu nahia garatzea, bai bere buruari dagokionean, bai besteen aurrean azaltzen dituen gaitasunei dagokienez (auto-irudia hobetzea)
  • Gizarte gatazka bizi duen gazteari laguntzea bere problematika bereziaren kontzientzia hartzen, eta hori bereganatu eta aurre egiteko baliabide pertsonalak sortzen lagundu.
  • Bere ekintza hezitzailea gainditzen duten edo bere ardurapekoak ez diren kasuak Gizarte Zerbitzuetara bideratzea.
  • Aisialdiko jarduerak sustatzea: horretarako adingabeko hauentzat egokitutako aisia eta alderdi hezitzaileak osatzea.
  • Giro marjinaletako eta gune fisiko kaltegarrietako parte izatearen kontzientzia hartzen eta ondorioak baloratzen laguntzea.
  • Gazte eta nerabeei komunitateko baliabideak ezagutaraztea eta hurbiltzea.
  • Kalea heziketa leku bihurtzea.
  • Ezin egokitze egoerak aurreikustea.
  • Gatazka eta zailtasun espezifikoei konponbidea emateko bitartekari izatea.