OHARRA: Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea maiatzaren 13an bukatzen da
Bergarako Udala-k Al, 2016-05-09 14:11-n bidalia
Atzo aurkeztu zuten Pentekoste jaietako egitaraua udal ordezkariek
Bergarako Udala-k Og, 2016-05-05 16:29-n bidalia
Maiatzaren 13an emango zaie hasiera 2016ko Pentekoste Jaiei Bergaran. Egun handiak dira hauek herritarrentzat eta horientzat eginiko jaiak antolatu nahi izan ditu aurtengoan ere Udalak. Atzo aurkeztu zuten egitaraua udal ordezkariek.
Atzegiko kideek botako dute jaiei hasiera emateko txupina udaletxeko balkoitik. Pasa den otsailetik ireki zuten Atzegikoek lehen egoitza herrian eta, era horretan, beraiei ere ongietorria emateko aukera bikaina zela iruditu zitzaien udal ordezkariei.
Rezustari omenaldia egingo diote larunbatean Udalak eta kirol elkarteek
Bergarako Udala-k Og, 2016-05-05 13:28-n bidalia
Zoologiako biltegira bisita gidatuak eta Geocaching ikastaroa antolatu ditu Laboratorium museoak maiatzerako
Bergarako Udala-k Og, 2016-05-05 11:46-n bidalia
Bihar eta etzi EMUSIKeko kontzertuak izango dira Bergaran
Bergarako Udala-k Og, 2016-05-05 08:22-n bidalia
IRAGARKIA: Behorra saltzeko eskaintzak aurkezteko epea luzatu da
Bergarako Udala-k Ar, 2016-04-26 09:51-n bidalia
Astelehenean apirileko ohiko Udalbatza egingo da
Bergarako Udala-k Or, 2016-04-22 09:34-n bidalia
Bost Edukiontzien Sistemaren ezarpena martxa onean hasi da eta, ondorioz, astelehenean kuboak zintzilikarioetatik kentzen hasiko dira
Bergarako Udala-k Og, 2016-04-21 12:52-n bidalia
Haur eta nerabeentzako udako aisialdi eskaintza aurkeztu zuten atzo
Bergarako Udala-k Og, 2016-04-21 12:15-n bidalia
Atzokoan Bergarako Udalak udararako diseinatu duen eskaintza programa aurkeztu zuen. Aurten, lehen aldiz, haur eta nerabeentzako eskaintza guztia bateratu egin da eta, era horretan, herritarrek udako hilabeteetan izango dituzten aukera guztiak ezagutu ahal izango dituzte.
Eskuorria prestatu da eta datozen egunetan eskola guztietan banatuko da ikasleek etxeetara eramateko.
Oro har, eskaintza 4 multzotan banatzen da:
1. Kanpamentu teknologikoak
2. Bibliopiszina
3. Udaleku irekiak
4. Udako kirol ekintzak
Groenlotik etorritako Mariaren Lagundiako elkartrukeko ikasleei ongietorria eman die Udalak
Bergarako Udala-k Og, 2016-04-21 11:13-n bidalia
Bergarako Udalaren eta bergaratar guztien izenean ongietorria eman zien Elena Lete alkateak Groenlotik (Herbehereak) etorritako 33 ikasle eta 2 irakasleei.
Aurten, 7. urtez jarraian Bergara eta Groenloko ikastetxeen arteko elkartrukea egingo da eta aurrerantzean ere horrela jarraitzea espero zuela adierazi zuen alkateak.