Bergarako Udalak 3. adineko pertsonentzako erabilera anitzeko etxebizitza egokitu du

Udala otsailaren 1etik aurrera pertsonak hartzen hasiko da Eskusarte auzoan egokitu duen erabilera anitzeko etxebizitzan. Etxebizitza honek 6 logela izango ditu, 3 bainugela, egongela zabal bat eta sukalde-jangela ditu, guztira, 140m². Era honetan, 6 pertsonentzako bizitokia eskaintzen da.

Gizarte Zerbitzuetako Udal Sareko ekipamendu hau, eguneroko bizitzako ekintzetarako laguntza garrantzitsurik behar ez izan arren, beren etxibitzitzak mantentzeko zailtasunak dituztenentzat edo etxebizitza lagatzera behartuta dauden adinekoentzako bideratuta dago.

Hondakin bilketa sistemaren lorpenen aldizkaria eta emaitzak

Ia urtebete da Bergarako Udalak hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zuela eta otsailetik irailera bitarteko datuen arabera, lortu den gaikako bilketa osoaren emaitza %81,6koa izan zen.

Sistema honek lortu dituen lorpen interesgarriak ezagutzera emateko, Udala etxebizitza guztietan aldizkaria banatzen ari da.

Emaitzak gaika

Otsailaren 22ko Domeka-Azokan parte hartzeko izen-ematea eta irizpideak

Domeka Azoka elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko merkatua da. Hile birik behin antolatzen da, hileko 3. igandean.

Gero eta arrakasta handiagoa izaten ari den azoka da Domeka Azokakoa.

Otsailean, kontuan izanik 3. igandeak aratusteekin bat egiten duela, astebete atzeratu da. Horregatik, otsailaren 22an ospatuko dugu.

Merkatua goizeko 11:00tik 14:00ra izango da San Martin plazan, euria egiten badu, arkupeetan.

Erramu zapatuko txosnak adjudikatzeko deialdia

Erramu Zapatuko feria dela eta, 2015eko martxoaren 28an, bi txosna jarriko dira: bat, San Martin edo Munibe plazan eta bestea Seminarioko patioan. Bi txosna horietako bakoitzaren esplotazioa arautuko duten baldintza pleguak urtarrilaren 21ean onartu ditu Bergarako Udalak.

Hori dela eta, idatzi honen bitartez interesa duzuen Bergarako irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei jakinarazten zaizue eskaerak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 20an, 13:00etan bukatuko dela.

Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Idazkaritzan edo hemen bertan atxikituta dituzue eskuragarri.

Orriak